|  English Castellano Euskara
  • AURKEZPENA
  • EGITARAUA
  • HIZLARIAK
  • KOKAPENA
  • AGIRIAK
  • PRENSA-ARETOA
  • IRITZIAK
  • ERLAZIONATUTAKO WEBGUNEAK

Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI. menderako.

Mundua nork, nola eta zer-nolako inplikazio sozial, ekonomiko eta ekologikorekin elikatuko duen izango da eztabaidagaia.

2017ko apirilaren 24/ 26.
Europa Biltzar Jauregia.
Vitoria-Gasteiz. Araba. Euskal Herria. Europa.

 

Datozen hamarkadetako elikaduraren etorkizuna aztergai, hainbat gai nagusi hartu dira kontuan etorkizuneranzko begirada itxuratzeko errealitateak eta erronkak zein izango diren sakontzeko. Elikadura oso gai konplexua da, eta gure bizitzako hainbat alderdi hartzen ditu.

Hizketaldi honek konplexutasun horren gainean eztabaidatzeko gunea izan nahi du, eztabaida aberasteko, sektoreko hainbat ikuspegi batuta (nekazariak, arrantzaleak, erakunde publikoak, ikerketa, etab.). Mundua nola elikatu, erronka hori eztabaida historikoa da, baina topaketa honek badu berrikuntzarik: posible den ala ez den eztabaidatzea baino harago joateko asmoa du.

Zehatz-mehatz aztertu nahi da gaur egun nola egiten ari garen; zer jardunbide dauden abian eta zer ondorio eragiten dituzten; nola ari den egia bihurtzen elikadura-burujabetzaren ikuspegia; elikadura-sistemaren inguruko aktibismoarekin eta ikerkuntzarekin, elkarren esperientzietatik zer ikas dezakegun etorkizunerako bidea definitzeko...

Gaur egun agroelikadura-sistema globalak eragiten duen krisialdi ekonomiko, ekologiko eta sozialaren larritasuna ikusita, beharrezkoa da egungo testuingurua aztertzea. Hala ere, hizketaldi honen xedea azterketa horien indarra bideratzea da, etorkizunerantz zer urrats eman behar ditugun hobeto ulertzeko.

HASIERAKO MINTZALDIA
Apirilak 24

HIZKETALDIAREN PROGRAMA
Deskargatu pdf

ARGAZKI BILDUMA
Prentsa aretoa

LIBURUA
"Elikadura Burujabetza: eztabaida kritiko bat"

Antolakuntza Komitea:

Jun Borras (ISS/ICAS)

Zoe Brent (TNI)

Unai Aranguren (EHNE Bizkaia / Etxalde / La Via Campesina)

Xarles Iturbe (La Via Campesina)

Gai nagusiak

Kapitalismoa, klasea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.
Klima aldaketa eta konbergentziak
Garapen‐ereduak kapitalen, ondasunen eta jendearen fluxuen testuinguruan.
Ekoizpen‐bideetarako irisgarritasuna eta haien kontrola.
Kontsumoa, osasuna, nutrizioa eta elikadura eskubidea.
Elikadura‐burujabetzarako mugimenduak.

Kapitalismoa, klasea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.

Ekoizpen‐ereduen aniztasunaren barruan, zer balio ematen zaie (edo ez) elikagaiak hornitzen dituztenei?

¿Es posible una coexistencia entre el modelo campesino y el agronegocio?

¿Entre la pesca artesanal y la acuicultura industrial?

¿Qué tecnologías son necesarias para expandir los diferentes modelos y quién controla/gana/pierde con su expansión?

¿Qué trabajo está invisibilizado, informal o sin remuneración?

¿Qué tensiones existen entre el beneficio de los que producen alimentos y otros sectores de la sociedad?

Invitando análisis de clase, etnia y género, este eje indaga sobre las dinámicas de poder, evaluando diferentes modelos de producción, formación de clase, procesos de acumulación y la relación entre sí. Además, en el mismo se intentará ofrecer pistas concretas sobre cómo funcionan y de qué manera diferentes sistemas logran valorar a quienes proveen alimentos.

Klima aldaketa eta konbergentziak

Krisialdi ekologikoak eta klima‐aldaketari eman beharreko erantzunek elikagaien ekoizpenarekin eta munduko elikadurarekin loturiko ingurumen‐ ondorioetan pentsatzera behartzen gaituzte. Testuinguru horretan, hainbat proposamen ikus daitezke “karbono urdinetik” hasi eta agroekologiaraino.

Ondasun naturalak ekoizteko, kontsumitzeko eta kontrolatzeko moduen barruan, nola eta zenbateraino egiten da lan naturarekin? Errealitate ekologiko aldakorrek aliantza estrategiko berriak agerrarazten dituzte; esaterako, ingurumenaren, nekazaritzaren eta arrantzaren inguruko mugimenduen artean.

Zer nolako tentsioak daude eta zer dira konbergentzia‐dinamikak? Nola erabiltzen dute eragileek klima‐aldaketaren marko politikoa, maila desberdinetan, eta zer‐nolako motibazioekin? Zer ekoizpen, kontsumo eta teknologia ereduk dakartzate klima‐aldaketa arintzeko estrategiak, eta zergatik? Nola eragiten dute kokapen geografiko eta geoestrategikoek klima‐aldaketa arintzeko proposamen horietan?

Garapen‐ereduak kapitalen, ondasunen eta jendearen fluxuen testuinguruan.

Egungo elikadura‐sistemaren dimentsio globala kontuan hartuta, eta elikadura‐burujabetzaren eraikuntzan merkataritzak duen rolaren eta merkatuetarako irisgarritasunaren testuinguruan: Nola irits daiteke tokiko elikadura‐sistemetara? Zer inplikazio dituzte prezioak ezartzeko moduek? Zer desoreka eragiten dituzte betekizun fitosanitarioek? Nola babesten da tokiko erabakitzeko ahalmena elikadura‐erregimen globalaren dinamiken, merkataritza akordioen (TTIP, CETA, TTP etab.) eta nazioz gaindiko nekazaritzako elikagaien enpresen aurrean?

Eta asmoa bada tokiko sistemen alde egitea eta tokiko erkidegoen eskubideak lehenestea, nola erantzungo diegu migrazio prozesu/fenomeno berriei? Zer eginkizun dute industriako elikagaien enpresetako soldatapekoek elikadura‐ burujabetzaren eraikuntzan? Nolakoak dira nekazarien merkatu eta ekonomiak?

Ekoizpen‐bideetarako irisgarritasuna eta haien kontrola.

Lurra, ura eta itsasoa metatzeko prozesuen eta finantzializazioaren eta espekulazioaren aurrean, nola bermatzen da (edo ez) ondasun komunen gaineko tokiko kontrola eta boterea? Zer eragin dituzte lurrarekin, haziekin eta urarekin erlazionaturiko politikek?

Ondasun naturalen kontrola dutenak zer beste faktorek/mehatxuk kaltetzen dituzte (jabetza‐ erregimenak, generoa, araudiak, arazo sozialak, geografia, merkaturatzea)?

Nola aldatzen dira kontrol‐dinamikak ekoizpen‐ ereduaren arabera? Zer dira irispiderako eta kontrolerako mekanismoak? Zer eragin dute lurra edukitzeari eta tokiko arrantzari buruzko nazioarteko jarraibideek? Zer ordezko aukera daude lurrak, ura edo haziak berreskuratzeko/askatzeko, maneiatzeko eta kontrolatzeko eta nola funtzionatzen dute?

Kontsumoa, osasuna, nutrizioa eta elikadura eskubidea.

Nola bermatzen dira elikagaiak herriarentzat?
Elikadurarako eskubidea onartzea oso tresna garrantzitsua da, baina serio kontuan hartzea eta gauzatzea erronka handia da testuinguru honetan; izan ere, biztanleria hazten ari da eta milioika pertsona ekonomia kapitalistaren zirkuituan sartu izanak dieta eta kontsumo‐ohiturak aldatzea eragin du, eta horrek guztiak elikagaiak ekoizteko, prozesatzeko eta banatzeko ereduetan ondorioak izan ditu.

Inguruabar hori “benetako” elikagaiaren erreferentziaren galerarekin lotzen da eta ondorioak ditu guztion iruditeria globalean.

Egoera horren aurrean, nola saihestuko ditugu gainelikadura eta malnutrizio arazoak? Zer tresna politiko eta ordezko proiektu daude alderdi horiei ekiteko? Tokiko eremuan, nola ari dira hobeto lotzen kontsumoa eta ekoizpena? Nola saihesten da (edo ez) produktu ekologikoak produktu elitistatzat bereiztea, ekoizleen soldatak jaitsi gabe? Zein dira sektore horiek elikadura‐burujabetzaren aldeko mugimenduekin lotzen laguntzen duten kontsumo, osasun eta nutrizioaren dimentsio politikoak?

Nola eraikitzen da garapen ekonomiko eta sozialerako proposamen estrategikoa herrialdea ardatz hartuta, eta kontsumotik?

Elikadura‐burujabetzarako mugimenduak.

Etorkizunera begiratzeak dakar ideiei eta ereduei ez ezik, ordezko aukeren eraikuntzan zeregin aktiboa izan dezaketen pertsonen formazioari ere arreta egitea. Nekazaritza munduaren feminizazio‐ prozesuen aurrean, nekazaritzagabetzea edo nekazaritzari berrekitea, norekin eta nola garatzen dira etorkizunerako behar diren ezagutzak eta trebetasunak?

Ardatz honetan formazio‐prozesuei eta gazteak nekazaritza eta arrantza munduari atxikitzeko moduei buruzko ikuspegiak bildu ditugu, baina bestelako gaiei buruz ere eztabaidatuko da, hala nola elikadura‐burujabetzaren mugimenduaren baitako eragile berriak atxikitzea eta daudenak ahalduntzea:

Zein dira nekazari berriak? Zer formazio‐prozesu behar dira behar besteko erreleboa sortzeko?; Nola trukatzen dira metodologia pedagogikoak eta, aldi berean, tokiko beharrizanei eta testuinguru espezifikoei arreta egiten jarraitu?; Nola kokatzen da bakoitza taulan dagokion tokian? (erakunde multilateralak, erakunde nazionalak, politika publikoak, gobernu nazionalen kokapena/erreakzioa elikadura‐burujabetzaren paradigmaren aurrean); Zer zeregin dauka unibertsitateak? (zientzialari eta ikertzaile sozialek nekazarien mugimenduarekin duten harremana); Zer eginkizun dute aliatuek prozesu honetan eta nolako harremana dute nekazarien mugimenduarekin?; Zer ikas dezakegu ikuspegi historiko eta globaletatik tokiko ekintzen alde egiteko?

Elikadura burujabetza

Gaur egunera arte garatuen dagoen elikadura‐ proposamen alternatiboa elikadura‐burujabetza da, baina oraindik ere asko falta da proposamen hori nola “operazionalizatu” ulertzeko. Hamar urte igaro dira jada Nyeleniko adierazpena egin zenetik; eta elikadura‐burujabetzaren sei ardatzak finkatuta, urrats garrantzitsua izan da ideietatik jardunera aldatzeko.

Sei ardatz horiek kontzeptua finkatzen lagundu zuten, eta Via Campesina eta beraien aliatuek ideia horren inguruan proposatzen duten eraldaketan esku hartzen duten gaiak eta eremuak ugariak direla erakutsi dute.

Hizketaldian gai horiek jorratuko dira gai nagusien barruan eztabaida gidatzeko.

Ardatz bakoitzean, eraldaketarako urratsak markatzen ari diren aukera zehatzei erreparatuko zaie batez ere.

ORGANIZADORES

COLABORAN


APOYAN

|
Diseño y desarrollo web de alalpe.es